HIZKUNTZA: ES | EU

Guztientzako bizikletak

Kirola lagunekin zein familiarekin, mendian edo zure herriko polikiroldegian dibertitzeko eta ongi pasatzeko pentsaturik dago.

Tamalez, bere egoera fisikoa edo psikikoa dela eta kirola egiteko lekurik edota baliabiderik ez dituzten pertsonak daude.

Gizarteak eta, orokorrean, enpresek duten gabezia hau ikusi ondoren, Burdinkletan lanari ekin diogu eta TambiƩn Fundazioari esker bizikleta egokitu batzuk lortu ditugu ekainetik azarora arte. Bizikleta hauek bere familiarekin edo lagunekin ingurune zoragarri batean ibilaldi atsegin batez gozatu nahi dituzten pertsonei eskainiko zaizkie dohainik. Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren bizikletariek aztertu dute Ibilbide Berdea, horri buruzko oso iritzi positiboa emanez eta jende guztiarentzat egokia dela adieraziz. Horregatik guztiarengatik leku bikaina da egun desberdina eta atsegina pasatzeko. Etortzea eta pedalei eragitea bakarrik geratzen zaizue!

Modelos de bicicletas

Tandem

Ikuste-arazoak dituzten pertsonei zuzendua. Edozein pertsonarekin eta ia edozein lurretan kirola egiteko aukera ematen du.

Micah bizikleta

Onena garun-paralisia edo minusbaliotasun parekagarri bat duten ume eta nerabeentzat. Trizikloaren erabilerak umearen hazkuntza eta ikaskuntza sustatzen ditu era osasungarri, dibertigarri eta ziurrean. [Informazio gehiago]

Eserleku baxu eta altuko Handy bizikleta

Goiko gorputz-adarrak garatzeko bizikleta. Aproposena minubaliotasun motorikoa (muineko lesioak edo antzekoak) duten pertsonentzat. [Informazio gehiago]