HIZKUNTZA: ES | EU

Ibilbide berdea

Castro-Traslaviñaren trenbide-lerro zaharra jarraituz, Montes de Hierro-Burdinmendi Ibilbide Berdea topatuko dugu.

40 kilometro baino pixkat gehiagoko bide berde horretan Itsaslur Ibilbide Berdea eta Galdameseko Ibilbide Berdea elkartzen dira, Montes de Hierro-Burdinmendi Ibilbide Berdea sortuz.

Traslaviña

Traslaviña (Artzentales) eta Cobaron banatzen dituzten 40 kilometroetan zehar naturarekiko harreman zuzena nabaritu eta historiaz beteriko meatzaritzari loturiko iraganaren aztarnak gozatu ahal izango ditu bisitariak. Ibilbide berdean garai eta mota desberdinetako meatze-aztarnak aurkituko ditugu: antzinako zamatzeko tokiak, kiskalketa labeak, burdinolak… Burdinola hauetako zenbait hutsik daude eta beste batzuek leialki erreproduzitzen dituzte oraindik hor egindako lanak. Horrela, ikusleak bere burua aspaldiko garaietan koka dezake eta Enkarterrietako historiaren zati senti daiteke.

Vía Verde Montes de Hierro Burdinmendi

Hor, Traslaviña (Artzentales)-eko Ibilbide Berdearen 0 kilometroan, eskaintzen ditu Burdinkletak era askotariko zerbitzuak: bizikleten alokairua eta bizikletaz ibilbide gidatuak.
Horrela, Montes de Hierro-Burdinmendi Ibilbide Berdearen xarman sakondu eta gure bezeroa historia eta naturaren arteko abentura batean murgildu nahi dugu, aldi berean familiarekin edo lagunekin kiroletan aritzeko aukera emanez.
Ibilbide Berdea urteko edozein garaitan familiarekin edo lagunekin ongi pasatzeko lekua da, bide erraza eta oso erosoa baita. Edonorentzat da egokia, bere egoera fisikoa dena dela ere. Ibilbide paregabea da, beste ibilbide berdeetan aurki daitekeenarekin antzarik ez daukana. Hori jakiteko erarik onena zuzenean ezagutzera etortzea da. Apuntatuko al zara?