HIZKUNTZA: ES | EU

Vía Verde

Ausar zaitez Bizkaiko ibilbide berderik luzeena ezagutzera. Itsasoa, mendia eta historia nahasten diren paradisu naturala.

Ibilbide gidatuak

Ezagutu Ibilbide Berdea, bere zirrikituak, bere haranek eta bidezidorrek ezkutatzen dituzten istorioak. Etor zaitez eta galdeiguzu ibilbide gidatuei buruz. Enkarterrietako eskualdeak pentsatzen duzun baino askoz gauza gehiago ezkutatzen ditu.

www.burdinkleta.com. Santiago bidea

Kadaguaren Ibilbidea. Informa zaitez.

Ziklismo egokitua

Guztiontzako bizikletak. Goza ezazu jende guztiari zuzendutako kirolaz. Ziklismo egokituarekin konpromisoa daukagu.

Laster gehiago

Burdinkletan egunero lan egiten dugu gure ingurunean jarduera gehiago eskaintzeko. Ez izan guri galdetzeko zalantzarik!

Zergatik etorri Burdinkletara?

Burdinkleta bere bezeroei kalitatzeko zerbitzuak eskaintzea helburu finko eta bakartzat duen enpresa gazte, dinamiko eta ekintzailea baita. Zerbitzu horien artean edozein pertsona eta adinerako bizikleten alokairua, oinez edo bizikletaz egindako ibilbide gidatuak eta etortzear dauden beste hainbat aukera daude.

Turismo aktiboa eta, bereziki, bizikleta kirol edo zaletasun bat baino gehiago izatea nahi dugu. Bizimodu bihurtu nahi dugu, garraiobide eta eguneroko elementu bezala merezi duen lekua berreskura dezan.

Gainera, Bizkaiko ibilbide berde luzeenaren 0 kilometroan (gune pribilegiatu batean, alegia) kokaturik gaudela jakinarazi nahi dizugu. Hori nahikoa ez balitz, gure lokala antzinako tren-geltoki bat da. Azkenik, Enkarterriak bezalako eskualde batean egotea natura, meatzaritza eta hainbat gauza gehiagoren sinonimo da. Eskualde hau oso ezezaguna da bizkaitar askorentzat; izan ere, horietako askok Kantabria edo Gastela eta Leon autonomia-erkidegoei dagokiela pentsatzen dute. Espero ez ditugun hainbat gauza aurki ditzakegun lekua da.

Horregatik guztiarengatik eta hona hurbiltzean aurkituko dituzun askoz gauza gehiagorengatik Burdinkletara etortzea aukera zuzena izan dela jakingo duzu, eta hain pozik irtengo zara errepikatuko duzula. Hurbil zaitez eta egin proba, ez dizugu hutsik egingo.